Epaitegiak


[Irudia: gure pegatina Europar Batasuneko Justizia Epaitegiaren Arento Handian, Lusenburgon]

Atal honetan IRPHaren aurkako borroka juridikoa zertan den azalduko dizugu. Gainera, epaitegietako borrokari buruz argitaratu ditugun berri guztien zerrenda ere badaukazu.

Epaien datu basea ikusi nahi baduzu zoaz Epaiak atalera.

Egungo egoera
Espianiako Auzitegi Gorenak IRPHaren kaltedunon aurkako epaia ebatzi zuen, baina Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak irizpide hori zuzendu zuen (beherago dituzu xehetasunak). Horren ondorengo lehen epaiak ari gara ezagutzen orain. Lehen instantziako zenbait epaitegik dagoeneko ebatzi dituzte IRPHa baliogabetzen duten epaiak, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiaren irizpidea jarraituz, baina Bartzelonako Probintzia Auzitegiak honen aurka egin du. Azken ordua ezagutzeko egon adi gure albisteen atalean eta Twitter-eko gure kontuan argitaratzen ditugun berriei.

Honaino iristeko ondoren azaltzen ditugun urratsak egin behar izan ditugu.

Lehen instantzian IRPHa baliogabetzen duten epaiak
Gure elkarteak lortu zuen IRPHaren aurkako lehen garaipena epaitegietan, Maite Ortiz eta José María Erauskin abokatu boluntarioei esker. Epaia 2014ko apirilaren 29an eman zuen argitara Donostiako Merkataritza Arloko 1. Epaitegiak.

Ondoren beste 30 epaitik gora lortu genituen, eta beranduxeago iritsi ziren Gipuzkoatik kanpoko lehen garaipenak.

Bigarren instantzian IRPHa baliogabetzen duten epaiak
Probintzia Auzitegi batetan lortu zen lehen garaipena Maite Ortiz eta José María Erauskinek lortu zuten Araban, 2016ko martxoaren 10an. Horren ondoren beste hainbat epai ebatzi ditu auzitegi berberak.

IRPHaren gaiak espainiar estatuko Probintzia Auzitegiak bitan banatu zituen: batzuk Arabako irizpidea jarraituz IRPH klausulak abusuzkotzat jo zituzten, baina beste batzuk ez.

Bigarren instantzian IRPHa baliogabetzen duten epai irmoak
Badira bigarren instantzian IRPHa baliogabetzen duten bi epai irmo gutxienez. Arabako Probintzia Auzitegiak Kutxabanken eta UCIren aurka ebatziriko epaiak dira, banketxeak IRPHarekin kobraturiko guztiak itzultzera zigortzen dituztenak eta mailegua interesik gabe uzten dutenak. Banketxeek Gorenera helerik jarri ez zutenez epaiak irmo dira.

Espainiako Auzitegi Gorena
2017ko abenduaren 14ean Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen Probinzia Auzitegi batek IRPHa baliogabetuz ebatzi zuen lehen epaia. Bertan behera geratu zen epaia Maite Ortiz eta José María Erauskinek lortu zuten Arabako Probintzia Auzitegian. Gorenak IRPHa onetsi zuen beraz, indize hori kontratuan sartzean gardentasun premiarik ez dagoela ebatziz. Baina epaiak bi epaileren boto partikularra du, epaia Europako zuzenbidearen aurkakoa dela esaten duena. Epaia kolpe gogorra izan zen kaltedunontzat, baina boto partikularrak Europarako atea ireki zuen.

Europar Batasuneko Justizia Epaitegia
IRPHa José María Erauskin eta Maite Ortizen eskutik iritsi zen Europar Epaitegira.

2019ko otsailaren 25ean ahozko saioa izan zen Luxenburgon, eta bertan izan ziren José María Erauskin eta Maite Ortiz abokatuak, auzibidea jarri duenaren izenean eta kaltedun guztion alde. Europar Batzordea eta Espainiako Erresumak ere hitza hartu zuten. Batzordeak kontsumitzaileen alde egin zuen; Espainiako gobernuaren abokatuak aldiz banketxeen alde egin zuen eta dirurik ez itzultzeko eskatu zuen. Gertatu zenaren berri irakurri dezakezu hemen. Bi jarrera hauek ezagunak ziren. Hemen azaldu genuen Europako Batzordeak kontsumitzaileen aldeko idatzi bat aurkeztu zuela, eta hemen azaldu genuen Espainiako gobernuaren abokatuak banketxeen aldeko ondorioak aurkeztu zituela.

2019ko irailaren 10ean Maciej Szpunar Abokatu Nagusiaren iritzia jakin genuen. Bere iritzia ez da loteslea Epaitegiarentzat, baina epaiek Abokatu Orokorrak finkaturiko ildoa jarraitzen dute gehienetan. Eta hori guretzat ona da. Izan ere, gure analisian ikus dezakezunez, bere txostenak gure alde egiten du.

2020ko martxoaren 3an argitaratu zen epaia, eta gure balorazioan ikus dezakezunez Espainiako Auzitegi Gorenaren irizpidea zuzendu zuen Europak.

Erlazioa duten albisteak:

35 thoughts on “Epaitegiak

  1. Hola, yo llevo pagando con kutxa la hipoteca pues hará ya unos siete años, el 1 de noviembre del 2013 pasé a Euribor+1 pero estaría interesado en denunciar para la retroactividad. He visto que ya está denunciado. Ahora que de vería hacer, esperar a que salga esa sentencia para ver como actuar?

  2. Mi caso es exactamente igual que el de Fran, ¿Qué hacemos?¿Cuánto puede tardar la sentencia?¿Hay que sumarse de forma individual o mejor esperar?

    Gracias

  3. Para demandar hay que pagar tasas.
    Primero reclamar en la entidad y con hojas de reclamaciones (ver apartado retroactividdd). Demandar si hay sentencias favorables y ellos no se bajan del burro…

  4. Si la sentencia fuera desfavorable a Kutxa, habrá que estar pendientes porque empezarán a llamar clientes para tratar de engañarlos con cualquier excusa, para que firmen algo que seguramente les exima de reclamar esto mismo en el futuro…
    Estaremos pendientes.
    Gran trabajo!

  5. Hola a mi también me han estado cobrando ese impuesto. Hasta enero de esté año. Mi pregunta es se podria hacer algo para que me devolvieran lo de los años cobrados? Por qué al mes me cobraban unos 250e.

  6. Mi caso está vinculado a UCI del Banco Santander, se me aplico el IRPH de Cajas mientras duro y ahora el de entidades, con el agravante de que firme la Oferta Vinculante. Mi caso tiene solución o a día de hoy es inviable. Lucho por mi única vivienda donde vivo con mis hijos menores, gracias.

  7. Buenas soy de Granada , tengo una hipoteca en Caja Granada por 120000 € desde 2007 con el irph ( + 0.75 ) y una clausula suelo del 4.5 a 30 años con un interes fijo del 5 % durante el primer año me podria alguien que sepa si se puede utilizar la calculadora con estos datos , cuanto sale . Gracias.

  8. Escribo de nuevo porque ha habido algun error al escribir.
    Buenas soy de Granada, tengo una hipoteca en Caja Granada por 120.000 € desde 2007 con el IRPH (+ 0,75) y una cláusula suelo del 4.5 a 30 años con un interés fijo del 5% durante el primer año podria alguien que sepa, si la calculadora se puede utilizar con estos datos, que resultado sale. Gracias.

    1. Hola, Francisco.

      Todos los préstamos que he visto de “La General” fijan el tipo de interés utilizando el Euribor como índice de referencia, por lo que, sin ver la escritura, no puedo decirte mucho más.

      Sería cuestión de saber qué IRPH tienes, porque hay varios tipos (tratándose de una antigua Caja, lo más probable es que sea el IRPH-Cajas o el IRPH del Conjunto de Entidades) y qué se dice en el contrato sobre el índice sustitutivo (las cláusulas de Caja Granada que yo he visto dicen que se aplica “el índice que sustituya oficialmente” al índice de referencia adoptado; pero, ya te digo, todas las escrituras que he visto de esa entidad usan el Euribor -Referencia Interbancaria a un año- como índice de referencia).

      De todas formas, te sugiero que lleves la escritura a un abogado (En Granada somos un montón).

      Si tienes un suelo del 4,5% (Santo Dios!!!) y, salvo que BMN cambie de la noche a la mañana su política en la materia y decida empezar a devolver el dinero cobrado de más en aplicación de las cláusulas suelo sin que haya una sentencia judicial de por medio (y me da que va a ser que no), no tendrás más remedio que acudir al Juzgado por ese tema.

      Aunque claro, si tienes IRPH… podría ser un “IRPH-Cajas congelado” al estilo “la Caixa” o alguna otra cosa rara… ¡A saber!

      Un saludo

  9. Gracias Alberto , tengo unos abogados aqui en granada , supongo que ellos sabran como solicitar y cuanto, no se, las calculad0ras, que supongo la habrán echo profesionales que sabrán lo que tienen que poner ,para que estas hagan los calculos si no iguales muy aproximados , ya que al fin de cuentas son como aquel que dice son tres datos , o irph o euribos , clausula suelo , la cantidada que pides y cuando , yo hago las cuentas poniendo esos datos, que son los que tengo. bueno gracias.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude