Europar Epaitegiko Abokatu Nagusiak arrazoia eman digu

Analisi sakonago bat egin aurretik dagoeneko esan dezakegu Europar Batasuneko Justizia Epaitegiko Abokatu Nagusiak, aurrez Europako Batzordeak bezalaxe, arrazoia eman digula. Biek ere Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Espainiako Gobernuaren irizpideen aurka egin dute, eta pisu handia izango dute hemendik hilabete batzutara iritsiko den epaian.

Bideoan José María Erauskinen lehen adierazpenak ikus ditzakezu. Berak eta Maite Ortizek hasi zuten gurekin batera borroka hau, eta Europara eramatea lortu dute.

Gainera, prozesua jarraitzeko gida eguneratu dugu, ikus dezazun bakoitzak zer esan duen. JPG formatuan eta PDF formatuan jaitsi dezakezu gida.

Download (PDF, 303KB)